Alice Francis musikari alemaniarrak emango dio hasiera aurtengo Musiketan zikloari

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 27a

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=BZu69_ouc-U[/youtube]

Urria eta maiatza bitartean ospatuko da Baluarten 'Musiketan' zikloaren edizio berria. Osotara zortzi kontzertu izanen dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera nafar auditoriumeko Kamera gelan entzungai izango ditugun musika emanaldiak.

ZIRKUITO KOMERTZILETIK AT DAUDEN MUSIKARIAK

Ohiko zirkuitoetan entzuten ez ditugun nazioarteko artistak aditzeko aukera izanen dugu urte honetan Baluarteren eskutik. Estilo aldetik eskaintza anitza da; folk, rock, neo-swing, pop-rock, jazz eta country soinuak entzun ahal izanen baititugu.

Alice Francisek emango dio hasiera festibalari urriaren 19an. Azaroaren 21ean Parisetik helduko da Pamela Hute 'Bandit' izeneko diska aurkezteko asmoz. Hilabete horretan bertan, azaroaren 29an, behin baino gehiagotan Grammy-a lortzear egon izan den Dena Derose abeslari eta pianojolea ikusgai izanen dugu. Urtarrilaren 17an Elliott Murphy-ren bisita jasoko dugu bigarren aldiz Iruñean. Otsailaren 1ean Attwenger austriar musika berriztatzaileak egonen dira Baluarten. Egun batzuk geroxeago, otsailaren 15ean, Beatles-ak bertsionatzen dituen Lovely Rita taldea izanen dugu nafar auditoriumean. Martxoaren 15ean Badi Assad artistaren musika poetikoa eta bukatzeko, maiatzaren 3an, Danny Leigh-ren countrya.

SARRERAK SALGAI

Kontzertuetarako ticketak iada eros daitezke. Emanaldi bakarrerako sarrerak 13 euro balio ditu (gazte txartela erakutsita 4 euro) eta ziklo osorako abonoak 75 euro. Baluarteko lehiatiletan zein webgunean eskura ditzakezue.

Entzun irailaren 24ean Musiketan zikloaren inguruan prestatutako irratsaioa!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!