Hipoteketako gehiegizko klausulak salatzeko protesta egin dute Caja España banketxearen parean. Hamaika bezerok euren egoera salatu dute Hipotekek Kalteturiko Herritarren Plataformarekin batera: ezin dute hipoteka ordaindu, besteak beste, aurrezki kutxa horrek ezarria dien zoru klausularen ondorioz.
Zoru klausula horren bitartez, bankuak gutxieneko irabazia ziurtatzen du. Izan ere, euriborra jaitsita ere, zoru klausulak gutxienez ehuneko 2 edo hiruko interesa ziurtatzen dio bankuari. Caja Españaren kasuan 0,5eko interesean erosten du bankuak dirua, hipoteketan 3,5eko ineteresean saltzen duen bitartean. Zenbait bankuren kasuan, hipoteka maileguetan ohikoa izan da zoru klausulak txertatzea. Baina, joan den martxoan, Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe jo zuen zoru klausula, maileguetan argi eta garbi azaltzen ez den kasuetan. Gorenaren ebazpen horretan oinarrituta, epaileak hasiak dira gehiegizko jotzen zoru klausula horiek. Baina, plataformak salatu du epaiak kasu askotan ez direla betetzen, banketxeek errekurritu egiten dituztelako. Caja España da jarrera hori hartu duten bankuetako bat.
Gehiegizko klausulak zer diren jakin nahian, Iratxe Kontsumitzaileen Elkartera jo dugu. Mikel Belzunartearen azalpenak aditu ditugu Euskalerria Irratiko albistegian.