Iruñerrian Gaur 2013-09-25

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 25a

Donapeako PSISa onartu du Nafarroako Gobernuak Parlamentuari eta Iruñeko Udalari entzungor eginda. Ospitaletako botiken berrordainketa kentzeko eskatu dio Foru Gobernuak Espainiakoari. Indarrean sartuko balitz, "neurri alternatiboak" hartzea aztertuko du Foru Gobernuak. Parlamentuan hizpide, Iruñerriko garraio publikoa: "eraginkorra" dela dio Mankomunitateak, eta finantzazio egonkor baten falta izan dela urteotako gaitz handiena. AMMA Taldearen zahar-etxeetako langileak protestan lan hitzarmen propio bat aldarrikatzeko. Iritziaren plazan, gaur: Alberto Barandiaran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!