Iruñerrian Gaur 2013-09-24

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 24a

Ernalkuntza lagundua lesbianei eta emakum bikotegabeei ziurtatzeko eskatu dio Parlamentuak Nafarroako Gobernuari. Luis Zarralukik dio AHTren obrekin nomaltasunez jarraitu ahalko dutela Espainiako Gobernuak Madrilgo Auzitegi Nagusiaren epaiari helegitea jarri eta gero. Obren ingurumen eraginaren adierazpena iraungita dagoela ebatzi zuen abuztuan auzitegiak. "Desobedientzia libre bizi" leloarekin manifestazioa antolatu du urriaren 5erako Iruñean Herri Harresiak. Ostegunean eginen dute protesta Faurecia eta Gorraizko Golf Klubeko langileek LAB sindikatuak deituta. Iritzia, Iruñerrian Gaur: Gaizka Arangurenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!