Tiebasko lan istripua erreformaren eta murrizketa politiken ondorioa dela salatu dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 24a

Lan istripuan atzo Tiebasen 60 urteko iruindarra zendu zen. Maderas Chaparren ari zen eta buruan jasotako kolpearen ondorioz hil zen gizasemea. Sindikatuek salatu dute gertaera eta prebentziorako legedia zorrotz betetzeko eskatu dute. Istripuen handitzea lan erreformaren eta murrizketa politiken ondorio izan daitekeela azaldu du ELA sindikatuko Lan Osasuneko arduradun Leire Herediak Metropoli Foralean.

Ekidin zitekeen istripua

Maderas Chapar SL enpresaren lantokian izan zen ezbeharra. 60 urteko iruindar bat berehala hil zen, buruan kolpe bat jasota. Larrialdietako zerbitzuek goizeko hamaikak aldera jaso zuten telefono deia, eta anbulantzia berehala bertaratu zen arren heriotza egiaztatu baino ez zuen egin. Istripua eragin duten arrazoiak sakon aztertu beharko liratekeela dio ELAk eta horrelako kasurik berriro gertatzea galarazi beharko litzatekeela.

Chapar SLk zura oholak ekoizten ditu, eta nazioartera ere saltzen ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!