Nekane Perez: Aita Santuaren hitzak eta Nafarroako eskuineko alderdienak

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 23a

Behin baino gehiagotan hitz egin dut elizaren kontra, nire ustez inposatu dizkiguten kultura, tradizio eta morala oso kaltegarriak izan dira gizakiaren garapen pertsonalerako. Morroiak bilakatu nahi izan gaituzte, beste bizitzan topatuko genukeen esperoan. Emakumeak gizonen menpe eta denok boterea dutenenen menpe. Pobrezian bizitzea goraipatuz aberastasunean bizitzen, kontraesanak eta hipokresiaz betea dago eliza salbuespenez salbuespen.

Elizaren kontra agertzeak ez du erran nahi kristauen kontra nagoenik, kristautasuna eta eliza gutxi dute amankomunean, nahiko da ebanjelioak irakurtzea, hor agertzen diren ideiak aztertu eta gaurko elizaren portaerarekin erkatu, gaua eta eguna bezalakoak baitira.

Urteak pasa dira, mendeak ere, baina azkenean Aita Santuak -elizaren iritzia denetz ez dakigu- erran du elizaren lehentasunak ezin direla izan abortua ala homosexualen arteko ezkontzak … lehentasuna desberdintasun soziala izan behar dela. Espero dezagun mendeak ez pasatzea Nafarroako eskuinekoak ere horretaz ohartzeko, bitartean emakumeok jarraituko dugu borrokatzen gure gorputzaren jabe izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!