Santi Leone: “Barcina elebiduna da, ederki moldatzen da saindutasunaren hizkuntzan eta lotsagabekeriaren hizkuntzan”

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 23a

Santi Leonek hamar ikuspegi ezberdinetatik inguruari begiratuta osatzen digu aktualitateari buruzko dekalogoa. Gaur, hizkuntzak izan dira elkarrrizketaren hari nagusia

Intereconomía telebistan, Nafarroako presidenteak erabilitako hizkuntzari buruz honako hau nabarmendu digu historialari iruindarrak: “Barcina elebiduna da, ederki moldatzen da saindutasunaren hizkuntzan eta lotsagabekiaren hizkuntzan. Demokraziaren guardiako aingerua eta Nafarroako martiria”.

Egunotan, jakinduaria, hizkuntza anitzetan dugu irakurgai, ikusgai eta eskuragarri. Leonek gogoratu duenez “liburu zahar eta aukerakoen azoka hasia dela eta merezi du bertara joatea”.

Hasi berri dugun udazkenaren hizkuntzari dagokionez, gure kolaboratzaileak adierazi du “Iruñean bat-batean sartuko zaigula negua eta auskalo noiz eginen ahalko diogun omenaldi udazkenari”.

Argazkia: Argia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!