Donapeako operazioa geldiarazten saiatuko da oposizioa Parlamentuan: adierazpen instituzional bat onartu du gaur Mahai eta Eledunen Batzarrak, eta tramitera onartu du PSIS formularen erabilera mugatzeko lege proposamena. Sanfermin Txikiren alde lanean ari da jai batzordea auzolagunekin batera; bihar arratsaldean eginen duen agerraldian iragarriko du zer eginen duten UPNren debekuen aurrean. Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa larunbatean. Sormen tailerretan izena emateko epea zabalik ostirala arte. Iritziaren Plazan, gaur: Nekane Perez.