Jai Batzordeak gaur arratsaldean argituko du zer eginen duen San Fermin Txikiko festetan

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 23a

Sanfermin Txikiko festen atarian, Jai Batzordeak UPNren debekuei aurre nola egin aztertzen jarraitzen du, auzolagunekin batera. Batzordeak antolatu dituzte lanerako. Eta kalean festak aldarrikatu dituzte, iragan larunbatean, adibidez, kalejira jendetsu eta alaia eginda.

Udal agintaritzaren azken erabakiaren berririk ez dute. Gaur (hilak 24) arratsalderako agerraldi publikoa antolatu du Jai Batzordeak zer eginen duten azaltzeko. Printzipioz, prestatua daukaten egitarauari eutsiko dio jai batzordeak, eta Redinen barra jartzeko aukera ere buruan daukate. Batzordeko kide Nor Rodriguezekin mintzatu gara Metropoli Forala saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!