Sunsundegui enpresatik kaleratua izan ondoren, joan den egunean, langile batek bere buruaz beste egin zuen Nafarroan. Desesperazioa eta mina, era eta maila ezberdinetan, edonon aurkitu ditzakegu, gero eta gehiago. Langile honen lan-heriotzagatik gaur Nafarroako Enpresari Konfederakundearen aurrean, protesta egingo dugu. Errudunak seinalatuko ditugu bai, baino autokritika ere egin beharra daukagu: kapitalistek eta haien ordezkariek bere lana ezin hobe egiten duten bitartean, gu ez gara erantzun sendo bat emateko gai. Greba orokor bat egun ezberdinetan egitera deitzen gaituztenean ez gara gauzak ongi egiten ari. Edo Barzina kaleratzeko zentsura-mozioa aurrera ateratzeko kapazak ez garenean, ez gara gauzak ongi egiten ari. Eragile sozialen artean, bakoitzak borroka bere kabuz antolatzen duenean, ezta ere. Zergaitik ez ditugu helburuak zein ekintzak bateratzen? Ezkortasun eta etsimenduarekin ez goaz inora. Ea hasten den kurtso berri honetan, “purismo” eta “sektarismoak” alde batera uzteko gauza garen eta eman dezagun norberaren onena!!