Iruñerriko hautetsien solasaldia, denboraldiko berrikuntzetako bat

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 20a

Iruñeko udal aktualitatea jorratzeaz gainera, Iruñerrikoan gertatzen denari ere begiratzeko ahalegin berezia eginen dugu Euskalerria Irratian denboraldi berrian. Helburu horrekin, Iruñerriko hautetsiekin solasaldia izanen dugu hamabostean behin, Metropoli Forala saioan. Gaur egin dugu lehendabizikoa. Mahaiaren bueltan: Barañain, Berriozar eta Zizurko hautetsiak izan ditugu.

Mahai gainean ekimen ugari

Barañainen, oposizioan, Oihane Indakoetxeadago EH Bilduko zinegotzi den heinean. Heldu den ostiralean izanen dute osoko bilkura eta arazoak eta ekimenak izanen dituzte aztergai. Azken hilabeteotan hizpide duten gaietako bat aparkaleku arautuarena da. Joan den maiatzean Iruñeak eremu urdina zabaldu zuenetik, arazoak sortu zaizkie Barañainen. Horiei irtenbidea emateko proposamen bat eztabaidatuko dute bilkura horretan.

Raul Maiza, Berriozarko alkate ordea da. Berriozarren gazteentzako eremu egoki baten beharra daukatela nabarmendu du Maizak, eta gaztetxe edo gazteleku bat sortzeko proiektuan lanean ari direla legealdi honen hasieratik. Zizur Nagusian, UPN dago aginte makilarekin. Udala geldirik dago Elena Petri Bilduko zinegotziak salatu duenez. Hirurak aditzeko aukera izan dugu Metropoli Forala saioan.

Irudia: eu.wikipedia.org

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!