Artzain amerikanoak, Metropoliko soroan

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 19a

Duela mende erdi Ameriketara artzain lan egitera joan ziren. Zazpi urtez egon ziren Kaliforniako zelai zabaletan artaldeak zaintzen. Felipe Barberena eta Antonio Retegi Aria herriko artzain erretiratuak izan ditugu Euskalerria Irratian gaur. “Oso gazte ginela egin genuen etxetik alde. Behar handia zegoen Aezkoan eta ardiak zaintzera joan ginen ezagutzen ez genuen munduko beste muturrera” esan digu Retegik.

50 urte eta gero Kaliforniara

Garai hartan, euskaldun askok hartu zuten Atlantikoa zeharkatzeko erabakia. Horietako hainbat, familia osatu eta bertan gelditu ziren bizitzera. “Ez geunden gaizki eta nahiz eta karabanetan bizi denetarik geneukan. Hala ere, nik garbi nuen ez nntzela Amerikan geldituko” gogoratu du Barberenak. Zazpi urte eman zituzten bertan eta berriz ere etxera itzuli ziren. Horren ondoren herria atzean utzi eta Iruñerrira etorri ziren bizitzera.

Larunbatean Donibane Garazira

Urte asko joan dira Barberena eta Retegi itzuli zirenetik. Duela aste bi, Kaliforniara joateko aukera izan dute beste laurogei artzainekin batera. “Oso hunkigarria izan da garai bateko lagunekin egotea, garai bateko lurrak berriz ikustea, gaztetuta itzuli gara”. Atseden hartzeko betarik hartu gabe, larunbat honetarako festa handia antolatu dute Donibane Garazin. Hantxe ospatuko dute Artzain Amerikanoen eguna. Barberenaren eta Retegiren hitzak entzuteko, klikatu lerroon azpian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!