Iruñerrian Gaur 2013-09-18

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 18a

Lehen arretako aldaketen aurka manifestazioa antolatu du larunbaterako Nafarroako Osasun Plataformak. Nafarroako Gobernuak 45 milioi euro bideratuko ditu etxebizitza erosi, alokatu edo zaharberritzeko, iaz baino 13 milioi euro gutxiago. EH Bilduk aldaketarako proposamen bat aurkeztu du: hamar puntu jasotzen ditu agiriak, eta gainontzeko alderdi politiko eta gizarte eragileekin eztabaidatzeko irekia dagoela esan du koalizioak. Bardean ardirik gabe sartu dira Bardeako Nekazarien Elkarteko kideak, abereak bazkatzeko eremua barrutitan banatu izanak kalte egin diela salatzeko. Vicente Ferrer Fundazioak Indian egiten duen lana ikusgai erakusketa batean Parlamentuan. Iritziaren tartean, gaur: Floren Aoiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!