Baztanen, mutil dantzen inguruan sortu da eztabaida. Isla dezente handia ere izaten ari da hedabideetan. Elbeten joan den larunbatean gertatu zenak iruzkin eta analisiak eragin ditu. Izan ere, emakume batzuk parte hartzen saiatu ziren. Eta ordainetan irainak eta txistuak jaso zituzten. Horietako bat Baztango alkatea zen, Garbiñe Elizegi. Bere ustez, Baztanen lortzen ari den normalizazioaren kontrako oihuak jaso zituzten. "Tradizioaren argudioa emakumeen diskriminazioa justifikatzeko aitzakia da besterik ez", esan du.
Argazkia: arranbela.blogspot.com