Bisitak murriztu dizkiete Iruñeko espetxeko presoei "bitartekoak" falta zaizkiela argudiatuta. Eduardo Santos Salhaketa Elkarteko abokatuarekin hitz egin dugu. San Fermin Txikirako debekuak UPNk: kalean ezin izanen da barrarik jarri ezta kontzerturik egin. Herri batzarra antolatu du jai batzordeak etzi arratsalderako. Kronika politikoan, Nasuvinsaren inguruko azalpenak eman beharko ditu Gobernuak Parlamentuan. PSNk berretsi du ez dizkiola bere botoak emanen UPNri Gobernatzeko. Kiroletan, Osasunak galdu egin du laugarren partida ere, 2-1 Getaferen kontra. Eta, iritzia, aurreneko aldiz, Edurne Elizondo kazetariak.