Enplegua sortzeko neurriak adostu eta abian jartzeko unea dela uste dute UGTko Amaia Villanuevak, CCOOko Daniel Hernandezek eta ELAko Mitxel Lakuntzak. Krisia barruraino sartua dagoen honetan, diote, zerbitzu publikoak babestu eta indartu behar direla eta krisia bera ezin dela aitzakia izan ongizatea ez bermatzeko. Eta Yolanda Barcina buru duen Gobernuak ez du hori egiten, hain justu aurkakoa; Nafarroa Europako bataz bestetik oso urrun dago esaterako langile publikoen kantitateari dagokionez, 16 biztanletik bat da langile publikoa Nafarroan.
Enplegua,hezkuntza eta osasuna
Defizitaren helburua lehentasuna da Nafarroako Gobernuarentzat sindikatuko eledunen esanetan, eta gainera, enplegua sortzeko erronkaren gainetik jartzea leporatu diote. Hezkuntzan murrizketak aplikatzen jarraitzeak kalitateari eraginen dio zuzenean eta osasun publikoan ere kalteak baino ez dira sortzen ari osasun etxeetako erizain eta medikuen lekualdatzeen bidez.