Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Antsoainen izan dira

Euskalerria Irratia 2013ko irailaren 13a

Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta euskaraz sortutako musika protagonista da Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek abian jarri duten ikuskizunean. Hitzak, kantuak eta ikus-entzunezkoen bidez gazteei helarazi nahi diete euskaraz sortutako musikak zein duen jatorria. Abeslariak, taldeak eta kanta herrikoiak gogora ekarri dituzte.

Aurrera egiteko, atzera ere begiratu behar da

60. hamarkada abiapuntu hartu eta gaur egunera arteko ibilbidearen azterketa eginen dute Elorrietak eta Markezek. Ordu eta erdian ezin abeslari eta talde guztiak aipatu, baina, hautua eginda, garrantzitsuak izan direnak aipatu eta euren musika gozagarri jartzen dute.

Ken Zapi taldean ari da Elorrieta, nahiz eta bakarkako ibilbideari ere ekin dion. Gernika abestia sortu du duela urte batzuk eta hunkitu egiten du abeslari gernikarra. Zuzenean gitarraz jotzen du abestia. Mikel Markezek ere ibilbide luzea egin du musikagintzan. Hamasei urterekin sortutako kantua eskaintzen du Baga,biga,higan.  Zure Begiek.

Antsoaingo antzokian izan berri dira. Asmoa da bereziki institutuetan eta ikastetxeetan zabaltzea ikuskizuna, gazteek jakin dezaten zein den euskarazko musikaren historia, "onartezina da Mikel Laboa nor den ez jakitea".

Azaleko argazkia: Gaztezulo

Barruko argazkia: Maialen Huarte

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!