Aralarrek ETAri eskatutako desarmeaz eta Espainiako Gobernuari exijitutako pausoez mintzatu da Iruñerrian Gaur Patxi Zabaleta alderdiaren koordinatzaile nagusia. Salaketa sindikala egin dute elikagaien enpresa batean egindako jazarpenen harira eta aurtengo uztak ere izan dituzte sindikatuek mintzagai. Joseba Irazoki musikari beratarra entzuteko aukera ere bai, Duncan Dhu musika taldearekin eginen duen biraz.