Iruñerrian Gaur Gobernu bileratik akordatutakoak hartu du protagonismoa. Langile publikoei aparteko ordainsaririk ez ematea adostu baitute besteak beste. Parlamentuari bizkar emanda ari da Gobernua honetan ere, osagarri gisa ere ez baitie ordainduko. Nafarroako Kutxaren azken albisteez Gobernuak dio Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak ez duela inolako harremanik Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko agiri batzuk moldatu izanarekin. Baztanera ere jo dugu. Herio mehatxuez galdetuta Garbiñe Elizegi alkateak uste du onartezinak direla halako gertaerak; UPN berriz minduta dago eurei leporatu baitiete mehatxua.