Arreta gune izaten segitzen du Nafarroako Kutxaren aferak. Aralar-Nafarroa Bairentzat eskandalu larria da CANeko Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko agiriak gerora moldatu izana. Bestelako iritzia duena ere bada; Eduardo Ruiz de Erenchun Miguel Sanzen abokatuaren iduriz ez du zertan legez kanpokorik egon aldaketa horietan. Protagonismoa beste beehin auziak eta ekonomia alorrak ere bai. Incita enpresatik 129 langile geldituko dira kalean enpresak bere jarduna eten eginen duelako; 108 Iruñean aritzen dira lanean. Soldatapekorik gabeko lanaz ere hitz egin dugu albistegian, auzolanaz.