Albistegian lanpostu galera ekarri dugu azalera. Irurtzungo INASA lantegiaren itxieran beste alde batera begiratu izana leporatu dio Sortuk Nafarroako Gobernuari. Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariak ardurak hartu beharko lituzkeela uste du alderdiak eta haren dimisioa eskatu du. Gaur EH Bilduko Elizondoko eta Baztango alkateek jasotako mehatxuaren epemuga izanda, bilkura eta manifestazioak deitu dituzte. Iruñerrian Gaur gainera Nafarroako Kutxako aferako azken datuak bildu ditugu: Guardia Zibilaren txostenak dio aktak manipulazio zantzua aditzera eman dezaketela eta hala balitz delitua larria izan daitekeela.