Gaur Ibañetaraino joan gara bihar Orreagako Gatazkaren inguruan eginen diren ekimen eta omenaldiez hitz egiteko. Etxabarrengoa elkarteko Josu Eseberrirekin aritu gara horretaz. Uharte Arakilgo Maialen Martiarena artzai eta gaztagile gaztea izan dugu gurekin. Arturo Kanpion euskaltegian glotodidaktika ikastaroa antolatzen ari direla esan digu Josu Mujikak. Burlatako festei buruz mintzatu gara Amaia Ruiz txistulariarekin. Iñaki Suso Bianako liburuzainak irakurtzeko liburu batzuen gomendioa egin digu eta Golemetara joateko sarrerak banatu ditugu Guardasola saioan.