Gamazada: 120 urte

Euskalerria Irratia 2013ko abuztuaren 13a

Ekainaren bukaeran Nafarroa Bizirik ekimenak liburu berri bat plazaratu zuen: “Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista” . Pello Esarte Muniain, Jose Mari Esparza, Mikel Lizaso eta Amagoia Arrastioren testuek eta Tasio, Exprai, Cesar Oroz eta Esteban marrazkilarien irudiek osatzen dute lan berri hau.

Foruen inguruko eztabaida piztu da azken hilabete hauetan, Gamazadaren 120. urteurrenarekin batera.

Nafarroa Bizirik ekimenetik haien ikuspuntua mahaigaineratu nahi izan dute, haien ustez, eta XIX.mendearen bukaerako nafar-jendarteak uste zuen bezala, gatazka hau ulertzeko, Gaztelar Erresumarekin edota Madrilekin lotzen digun “berdinen arteko hitzarmeneraino” joan beharra dago.

Liburu honetan, XIX.mendeko egoera aztertzen dute, 1893 eta 1894. biurteetan gertatutakoan soa paratuz eta adieraziz nola gaurko politikagintzaren antzindaritza izan zen hura: masa mobilizazioa, (20.000 mila pertsona bildu zituen manifestazioa, 120.000 sinadura bilketa...), Herritik sortutako aldarrikapen-mugimendu politikoak eta abar. Eta honekin batera Foruen Estatuaren inaugurazioa proposatzen dute 2014ko maiatzerako. Honetaz guztiaz hitz egin digu Nafarroa Bizirik ekimeneko kidea den Sergio Iribarrenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!