Gaur Zubietako alkatea, Patxi Mitxelena izan dugu gurekin, ondoren Ion Barbarin Inguma taldeko dantzariarekin Dantza Bertikalaren II jaialdiaz mintzatu gara, Nafarroa Bizirik ekimeneko Sergio Iribarrenek haien liburu berriaren aurkezpena egin digu: "Gamazada 1983-1984, etengabeko konkista." eta Ilunberriko hiru gaztez osatutako Altxatu taldeaz eta haien lehen diskoaz solasean aritu gara.