Gaur gure Guardasola azpian Unai Lako Agoizko alkatea izan da bertako festez hitz egiteko. Jarraian IPESen Hiri Udalekuetan parte hartzen ari diren begirale eta haurrekin hitz egin dugu. Sunbillako festetan bi hitzordu izanen dituzte asteburu honetan Herri Kirolekin. Horretaz mintzatu gara Antton Espelosinekin. Bestalde, ezagutu dugu zer nolako eskaintza egiten duen haurrentzat Oteiza museoak abuztuko eta iraileko tailerretan, Aitziber Urtasun Didaktika Arduradunaren ahotsean eta San Loreztzoren pertseida edo izarlokak izan ditugu hizpide Kermele Gomez, Iruñeko Planetarioko Izar Eskolako kidearekin.