Gaur Eider Carrion sorosleak azaldu digu zergatik udako bainualdiak arriskutsuak izan daitekeen. Zuhar Iruretagoena artista zarauztarraren erakusketa ikusgai dago Ziudadelako Labean hilaren 25 arte. "Eguraldi ona, eguraldi ona bizitzan" du izena eta egileak esan digu horretan zertaz mintzo den. Heldu den igandean Jaitz herrian gatzaren inguruko jardunaldiak eginen dituzte. Enrike Perez Lopetegi bertakoa da eta bere herriaz eta gatzaz hitz egin digu.