Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen etorkizuna ezbaian dago. Taldeak ez du babes ekonomikorik eta aurrera egiteko aukerak gutxitzen ari zaizkio. Jesus Aizkorbe taldeko langileak eman dizkigu euren egoeraren xehetasunak. Abiadura Handiko Trenaren inguruan albisteak izan ditugu gaur. Nafarroako lanak legez kanpokotzat jo ditu Sustrai Erakuntza fundazioak, Madrilgo Justizia Auzitegiak bere alde egin eta gero. Hain zuzen gaur amaituko dute Euskal Herrian barna AHTaren aurkako bizikleta martxa. Julio Villanueva entzun dugu txirrindulatik jaitsi gabe egindako kronikan. Musika ere izan da protagonista uhinetan. The Icer Company taldeak zuzeneko gitarra soinua eskaini digu Guardasola saioan. Horrez gain, datozen hilabeteei begira jarri gara, zehazki urriari begira. 2009. urtean sarekada batean atxilotutako 40 lagun epaituko dituzte hil horretan eta gerta daitekeenaz mintzatu gara Oier Zuñigarekin.