Guardasola 2013-07-31

Euskalerria Irratia 2013ko uztailaren 31

Liburu saltzaileak kexu dira. Ikastetxeetako doakotasunaren legearekin kezkatuta. Editorialek legez kanpoko lehia ezarri dietela eta liburu denda ugari, batez ere auzo eta herrietakoak itxi egin beharko dituztela salatu dute. Auzolan liburu dendako Unai Paskualek azaldu digu afera. Suitzara, Holandara eta Alemaniara musikak gidatutako bidaia egin dugu Eloy Orzaiz piano-jotzailearen laguntzaz. Eta hori ez da egindako bidaia bakarra izan. Hurbilago, Irati basoan murgilduta Zaraitzu ibarreko junta kide den Mikel Aoizekin izan gara. Turismoa erakartzeko prestatzen dabiltzan ibilbide berriez mintzatu zaigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!