Guardasola 2013-07-30

Euskalerria Irratia 2013ko uztailaren 30a

Tuterak hartuko du aurtengo Nafarroa Oinez jai handiaren ospakizuna. Urrian izanen da ohi moduan eta Taupadaz bat egiteko deia luzatua dute. Eguna iritsi aitzin baina, badira Tuterako Argia ikastola ekonomikoki laguntzeko bestelako aukerak ere. Abian jarri dute Nafarroa Oinezek izanen dituen 6.000 metroen salmeta. Maru Eriz ari da Argia ikastolako irakaslea eta hark azaldu digu nola eros daitekeen halako metroetako bat. Animazioa ere izan dugu protagonista Guardasola saioan. Urko Mauduit Irurtzungo gazteak Martina izeneko animazio laburmetraia aurkeztu berri du Argentinako lehiaketan. Martinaren ametsen barnean sarrarazi gaitu irratiko uhinen bidez. Pentsioez ere solastu gara Sasoia Elkarteko Luis Igeltzekin. Pentsioak zein egoeratan gera daitezkeen azaldu digu erreformak planteatzen dituen aldaketekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!