Galiziako tren istripuarengatik hiru eguneko dolua ezarri du Nafarroako Gobernuak. Auzitegi Gorenak CAN auzia artxibatu ondoren erreakzioak eta analisiak Iruñerrian Gaur. Ez du inor harritu Gorenaren erabakiak: Kontuzek dio auzitegiaren independentzia zalantzan gelditu dela. UPyD alderdiaren ustez, Gorenak ustelkeriaren aurrean "babesik gabe" utzi ditu herritarrak. Eman dituen argudioak "zalantzazkoak" iruditzen zaizkio Joxerra Senar Berriako kazetariari, eta kezkagarriena da "etikoki okerrak izan litezkeen jokaera politikoak epaitzeko ardura" herritarrengan utzi duela Gorenak. Martxelo Diazen ustez "sistemaren ustelkeria" agerian gelditu da. Gaizka Arangurenen araberaEstatuaren interesak defendatzeko "komeni zaizkien pertsonak babestu" egin ditu Gorenak.