Ikerketa batzordea sortzeko nahiko lan
Analisietan, Joxerra Senar eta Martxelo Diaz kazetariek ere uste du CAN auzia ez dela amaitu, sistemaren ustelkeria agerian gelditu dela, baina ez dute uste Parlamentuan ikerketa batzorderik osatu ahalko denik, PSN-UPNren sistema ustelaren parte delako. Diario de Navarrak azken egunotan Barcinaren izen zikindua garbitzeko egin duen ahalegina nabarmendu du Gaizka Aranguren kazetariak.
Azken honen hitzak, Joxerra Senar eta Martxelo Diaz adierazpenak eta Patxi Urrutiaren elkarrizketa entzungai dituzu.
UPNn harro, sozialistak isilik
Auzitegi Gorenak CAN auzia artxibatzea erabaki duela jakinarazi eta gero, UPNn harro dabiltza, pozarren, inoiz baino indartsuago ikusten dute euren burua. Esan du Sergio Sayasek amaitu direla Barcina presidentearen jarduna zalantzan jartzeko aitzakiak.
Oposiziotik, bide judiziala itxita, erantzukizun politikoak argitu behar direla diote, eta Parlamentuan ikerketa batzorde bat osatu. PSN ez beste guztiek eskatu dute beste behin hori. Sozialistek ez dute argitu bide judiziala itxita, alor politikoan erantzukizunak garbitzeko prest egonen ote diren.