Gaur hasi dira Iruñean UEUren udako ikastaroak. Asteazkenera arte sei ikastaro eginen dituzte Jaso Ikastolan, horietatik bi Nafarroako Gobernuak homologatuak. Gaur "Lurzorua: lehorreko bizitzaren sostengua" eta "Euskara eta kirola: euskara sustatzeko eredu eta baliabideak" ikastaroen xehetasunak jaso ditu Maialen Epaltza lankideak. Hortik aurrera, hobera egiten ari da tximista batek jota larri zauritu zen 12 urteko mutil tolosarra. Laguntza bidezko ugalketa publikoa gizon-emakumeentzat soilik izatea "diskriminatzailea" dela salatu du Lumatza elkarteko Ana Jakak. AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea eginen du Mugitu mugimenduak hilaren 25etik abuztuaren 1era. AHTren proiektua bezalakoekin jarraitzea "zentzugabekeria" dela esan du Guardasola saioan Julio Villanueva Mugituko kideak.