Guardasola 2013-07-22

Euskalerria Irratia 2013ko uztailaren 22a

Ume saharauiarrak Nafarroara ekartzeko tradizioa aspaldikoa da. Aurten ere hainbat haur etorri dira Foru Komunitatera.  Eleni Zabaleta leitzarrak azken hamabi urteotan bezalaxe, basamortutik etorritako gaztetxo bat hartu du bere etxean. Esperientzia oso aberasgarria dela azpimarratu digu Guardasola saioan. Bestetik, ostegun honetan abiatuko den AHTren kontrako bizikleta martxaren berri eman digu Julio Villanuevak. PPren aginduz laguntza bidezko ugalketa publikoa, gizon-emakume bikoteentzat soilik izanen dela salatu du gurean Lumatza taldeko kide Ana Jakak. Azkenik UEUren ikastaroen berri jaso dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!