Iruñerrian Gaur 2013-07-19

Euskalerria Irratia 2013ko uztailaren 19a

 

Hurbileko kronika politikoan, CAN auziarekiko Goreneko fiskalak hartu duen jarreraren inguruko erreakzio gehiago, batetik, eta bestetik, ikur, bandera eta identitateen inguruko gaia. Sortuk Ikurren Legea bertan behera uzteko eskatu du; Batzarrek beharrezko ikusten du lege horren gaineko eztabaida lasaia eta sakona, beti ere, Nafarroaren aniztasuna kontuan hartuta. Iruñean, gaurko egunez, Mola jeneralari gorazarre egiteko ekitaldia egiten dute ultrek. Autopista Elektrikorik ez plataformak 13.000 alegazio baino gehiago eraman ditu Espainiako Gobernuaren Iruñea eta Donostiako ordezkaritzetara goi tentsiko linearen aurka. NUPen aurre-matrikula egiteko tenorea da: aurten ere eskaerak eskaintza gainditu du. Igandea Baztandarren Biltzarra ospatuko dute Elizondon berrogeita hamargarren aldiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!