Auzitegi Goreneko fiskala Yolanda Barcina ikertzearen aurka azaldu da. Antonio Narvaezek ez du eroskeria zantzurik ikusten Nafarroako Kutxako dieten auzian. Uste du Barcinak "fede onez" jokatu zuela dietak bueltatuta. Barcinak esan du "lasai" dagoela, eta bere "ohorea lehenbailehen frogatzea" espero duela. Berriako kazetari Joxerra Senarrek analisia egin digu Iruñerrian Gaur. Mónica Mendiberri atxilotu du Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharrean. Ateak Ireki webguneak jakinarazi duenez, poliziak ez du argitu zergatik atxilotu duten. 15 milioi euro kostako dira Esako urtegiko eskuin magala egonkortzeko lanak. Hala esan du Xavier de Pedro Ebroko Ur Konfederazioko presidenteak, eta gaineratu du urte amaierarako espero dutela Esako urbanizazioetatik aterarazi zituzten herritarrak euren etxeetara bueltatu ahal izatea.