Kalean dira Sanferminekin lotuta atzo atxilotu zituzten bost gazteak. Epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizean. Iruñea Askatasunez herri mugimenduak prentsaurrekoa eskainiko du, arratsaldeko 6etan, Iruñeko Udaletxe plazan. Nafarroako Gobernuak, bilkura, gaur: zerbitzuguneetan alkoholaren salmenta debekatzea proposatu du UPNk. Eta Kultur Mezenasgoaren Legearen aurreproiektua ere onartu du. Laboral Kutxaren arabera, %1,4 jaitsi zen iaz Nafarroako Barne Produktu Gordina. Sektore guztietan ikusten ditu ahultasunak, nekazaritzan izan ezik.