Iruñerrian Gaur 2013-07-16

Euskalerria Irratia 2013ko uztailaren 16a

Hiru gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak txupinazoan udaletxe plazan izan ziren liskarrekin lotuta. Desordena larriak eragitea leporatzen diete, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera. Artzai Santesteban da atxilotuetako bat, Ateak Ireki webgunearen arabera. 15 urteko mutil bat hil da Ilundaingo adingabeen zentroan. Ekainaren bukaeran bere buruaz beste egin zuen, zigortuta zeukatela.  UPNk dio "nazka" eragiten diola Bárcenas auziak, eta uste du "mugak" jarri behar zaizkiola alderdi politikoen finantzazio "ilunari". Horretarako batzorde bat sortu dezatela proposatuko du Kongresuan. Nafarroako parlamentuan, ordea, ez du ikerketa batzorderik nahi CAN auzia argitzeko. Esan du Sergio Sayasek "batere zerikusirik" ez dutela bi auziek. Eta hilabete joan da Iruñerrian inoizko uholde larrienak  gertatu zirenetik, eta gauzak zertan diren kontatu digute Atarrabiako alkate Kirio Gastearenak eta Landareko langile David Garnatxok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!