Iruñeko Udalean hiriaren egoerari buruzko eztabaida: Enrique Mayak UPNrekin akordioak lotzera deitu ditu sozialistak. Geroa baik, Bilduk eta Aralarrek gobernu alternatibo bat adosteko deia oposizioko taldeei. Eta PSNk inposizioak utzi eta dialogoa bilatzeko eskatu dio Mayari. Eta oposizioak beste behin salatu du alkate inputatu bat izateak kalte egiten diola hiriari. CAN auzian, Horacio Oliva abokatuak defendatuko du Yolanda Barcina. Besteak beste, FILESA kasuko edo Silvio Berlusconi eta Jesus Gil zenaren defentsako abokatua izan da Oliva. Ezkutuko ekonomia Foru Administrazioan: Lan Ikuskaritzak isuna jarri dio Hezkuntza Departamentuari ingelesezko mintza-praktiketarako 60 irakasle kontraturik gabe izateagatik. Gakoa, gaur: Laura Perezek.