Laura Perez: Oporrak bai baina borroka ere bai

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 21a

Gaur kurtsoko azken ekarpena, azken iritzi minutua nerea... (lehenik eta behin, eskerrak eman nahiko nizkioke Euskalerria Irratiari bertan parte hartzeko aukera emateagatik).

Oporrak hasiko dira bai, baino egungo egoera sozialaren aurrean, ez dago aisialdirako denborarik...Esate baterako, bihar bi hitzordu garrantzitsu ditugu Iruñean: Goizean, HERRI HARRESIA eta KONTUZeko manifestaldia arratsaldez.

Ezin da ulertu nola beren ideiak eta jarduera politikoagatik espetxeratutako pertsonak dauden eta “terrorismoa” aitzakitzat hartuz oinarrizko giza eskubideak urratzen diren.

Bestetik, ulergaitza egiten zait, nola ustelkeria ordezkaritza gorenetara iritsita ere, hemen ez duen inork dimititzen eta CANeko gertakarien aurrean, ministeritza fiskalak ikertu beharrean oztopoak besterik ez dituen jartzen.

Gauzak honela, “oporrak bai baina borroka ere bai” leloarekin aio esaten dizuet eta jakin dezatela gobernua eroriarazi arte, herri ausart eta erresistente batekin topatuko dutela!!

Hori bai...borrokan, oporretan bezala, gozatu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!