Iruñerrian Gaur 2013-06-20

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 20a

CAN auzia Espainiako Auzitegi Gorenera bidali du Benito epaileak. Barcinak dio ez duela erabakirik hartuko Gorenak zerbait esan arte. Esan du "errugabea eta zintzoa" dela. Oposizioak dimisioa eman dezala eta hauteskundeak eskatu ditu. Enrique Mayak Gorenak "errugabea" dela argitzea espero du. Kontuzek "guztientzako justizia berdina" eskatu du, eta autoa "erabat justifikatua eta arrazoitua" dagoela. Etziko manifestazioan parte hartzera deitu du Barcinari dimisioa eman dezan eskatzeko. Epailearen autoaren inguruko analisia egin du gurean Ibai Fernandez kazetariak. Bestetik, GAN enpresa publikoko langileek greba mugagabea hasi dute 65 kaleratzeen aurka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!