Gaurko aldizkaritegian Argia astekariaz mintzatu gara bertako erredaktore den Mikel Asurmendirekin. Jarraian Atarrabiako Udalaren Euskeraren Plan Estrategikoaz aritu gara Mikel Oteiza zinegotziarekin. Angel Erro poeta burlatarrak "Happy birthday" kantuaz hitz egin digu eta Xabi Mendibilek azaldu digu giza diseinuaren arabera zehazten diren 9 guneen artean zein eta nolakoa den "sustraia" deitzen dena.
Bukatzeko, irratialdi honetan azken aldiz murgildu gara Kultur Arloan. Gaur Mikel Bujandak Patxi Zabaletaren hitzak ekarri dizkigu bere liburu berriaren inguruan: "Absurdoko kontuak edo zoroen kerriko kronikak".