Koldo Martinez: Ekainak 14

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 14a

Berrehun egun geratzen dira urtea bukatzeko. Eta askoz guttiago sanferminetarako.

Gaur ospatzen da Ipar Ameriketan banderaren Eguna. Eta mundu osoan odol emalearena.

Gaur bezalako egun batean, 1777 urtean Estatu Batuek Stars and Stripes bandera aukeratu zuten. Frantzian, 1791an Chapelier Legeak greba eskubideak deuseztatu zituen. 32 urte beranduago Kanadak sindikatuak legeztatu zituen. 1905ean Potemkin errusiar korazatuaren matxinada gertatu zen. Bi urte beranduago Noruegak emakumeen botoa onartu zuen. 1940an naziak Parisen sartu ziren, eta urte berean lehen polakoak sartu zituzten Auschwitzen. Hogeitasei urte beranduago, hots, 66an, Batikanoak Índex librorum prohibitorum zena bertan behera utzi zuen.

Gaur bezalako egun batean, 1928 urtean, Ernesto Che Guevara, jaio zen, bere amaren lagun batek maiatzaren 14ean jaio zela badio ere. 37an, Espartaco Santoni. 46an, Donald Trump. 61ean, Boy George. 69an, Steffi Graf. 73an, Coti. 82an, Lang Lang.

Zendu ere, badira gaurko eguna bezalako batean hil zirenak: Orlando di Lasso, Giacomo Leopardi, Max Weber, Chesterton, Gorki, Joaquín Álvarez Quintero, Borges, Henry Mancini, Rory Gallager, Gesualdo Bufalino, La Niña de la Puebla, eta beste hain beste.

Eta, agian, noizbait, norbaitek, 2013an gaur bezalako egun batean, Koldo Martinezek hitz hauekin Euskalerria Irratiaren saio honi bukaera eman zaiola esango du. Agian. Agian bai, agian ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!