1936ko gerraren eta frankismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko Foru Lege bat egiteko proposamena aintzat hartu du Parlamentuak, UPN eta PPren kontrako botoekin. Pere Navarro Kataluniako sozialisten idazkari nagusiak EAEko eta Nafarroako kontzertu ekonomikoak kentzeko proposamena egin du, "pribilegioak" direla uste duelako.Eskaera hori kritikatu dute UPN, PSN, EH Bildu eta EAJk. Lourdes Goikoetxea kontseilariak berretsi du Gobernuak ez duela Enpleguaren Mahaia "oztopatu" nahi. ELA sindikatuak dio Mahai hori "ezerezean" geldituko dela. Gakoa, gaur: Zaloa Basabek.