Egunotan uholdeak eta ura protagonista Iruñerrian. Xabier Agirre filosofoarekin, ura bai, eta horrekin batera, lura, sua eta haizea mintzagai izanen ditugu. Albiste on baten berri ere eman dugu gaur: bankuak etxebizitza kendua zion gizon batek alokairu sozial bat lortu du. Josu Osta, Hipotekak kaltetutako Plataformako kdeak xehetasun guztiak eman dizkigu. Felipe Uriarte, goi mailako mendizaleak Irrintzi Mendi Aterpea zabaldu digu gaur.