Igandeko uholdeen kalteak ordaintzeko laguntzak eta zerga neurriak onartu ditu Nafarroako Gobernuak udal, norbanako eta negozioentzat. Morras kontseilariak dio protokoloek "ongi" funtzionatu zutela, baina prebentzio neurriak "hobetu" behar direla esan du. Esako urtegiaz mendi-hegala "egonkortu" dela azken hilabetean. Izquierda-Ezkerrak pare bat neurri proposatu ditu Gobernuaren politika sozial "ahula" indartzeko. Uztailaren 3an aztertuko du Auzitegi Gorenak Iruñerriko gazte auzipetuen epaia. "Iruñerriko herri harresia" antolatzeko nalean ari dira batzar eta lantaldeak, eta bihar eguerdian agerraldi "jendetsua" eginen dute Gaztelu Plazan. Gakoa, gaur: Maria Solanak.