Gaizka Aranguren: Ura, bere bidean

Euskalerria Irratia 2013ko eka. 11a, 14:38

Arrotxapean denda, bulego eta garajeetatik ura ateratzen ibili zirenen artean, uholdearen arrazoiei buruzko hausnarketa etengabea zen.

-          Eugi ireki dute eta begira zer gertatu den!

-          Bai, ba eskerrak ireki dutela, bertzenaz, batek daki zer gerta zitekeen!

-          Baina ez dute inor abisatu, eta hau gertatuko zela bazekiten.

-          Bah! Egunak dira bazekitela euria bazetorrela.

-          Eta udaltzainak? Non egon dira udaltzainak? Zergatik ez dute jendea abisatu goizean goizik autoak atera ditzaten?

Errudunen bila zebilen jendea eta erantzukizun eske dabil oraindik, normala den bezala.

Nola nahi ere, oinarrizko hausnarketa da gainontzeko guztien argigarri:

Ibaiaren bidean eraiki ditugu etxebizitzak eta fabrikak, eta orain ibaia kontrolatu nahi dugu molesta ez diezagun.

Ibaiaren arroan bizi eta lan egin nahi baldin badugu, zergatik kexatzen gara oinak bustitzen dizkigunean?

Bertze kontu bat da erabakiak har zitzaketenen arduragabekeria, baina horrek… Buf. Horrek luze joko luke.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!