Lur Albizu: Ekaina

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 10a

Arga ibaia orroka ari da, herri eta hirietara indartsu eta konkistatzaile helduz. Udak eta eguzkiak oraindik haien zain egon beharko dugula esan digute. Hotza, euria, beroki eta euritakoak eguneroko elkarrizketetan txertaturik daude oraindik. Negu usaina dugu gurean, baina ustekabean, alde egin digu eskuetatik ikasturteak. Eta bat-batean, ekainaren ia erdialdean gaude.

Ia ohartu gabe, igaro dira azkeneko azterketak eta karreraren erdialdera heldu gara batzuk. Orain neure buruari galdetzen diodana zera da: zerbait ikasi dut bi urte hauetan? Azterketei benetan izan beharko luketen balioa ematen zaie? Unibertsitatean ikasleek gero eta ordu gehiago pasatzeak zentzurik du? Hobe ikasten ari gara edo besterik gabe orduak eta egunak pasatzen ikustea gustatzen zaigu? Ba al du baliorik irakaslearen bi orduko bakarrizketak egunero entzuteak?

Galdera batzuei aise erantzuten ahal diet, besteei erantzuna emateko oraindik ez naiz gai. Baina iruditzen zait edozein modutara ere, gaur egungo hezkuntzak erabateko aldaketa beharrezko duela, urteak tramite moduan pasa ordez gehiago ikastera bideratuko gaituen sistema bat behar dugula, humanoagoa.

Bestela, beti geratuko zaigu sekula huts egiten ez duen hezkuntza aberats hori: kaleko unibertsitatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!