Iruñerrian Gaur 2013-06-07

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 7a

CAN auzian, gaur jasotzekoak ditu epaileak aldeen idazkiak; Batzorde Iraunkorraren akten gaia argitu arte, auzia hemen ikertzen jarraitzeko eskatu dio epaileari Kontuzek; Fiskaltza ere auzia Madrila eramatearen kontra dago dieten auzian ez duelako eroskeria deliturik ikusten. Diario de Noticiasek dakar gaur batzorde iraunkorraren aktak batzordea bera ezagutzera eman ondoren irauli zituztela sistema informatikora. Bederatzi lagun atxilotu dituzte Iruñean, Josune Arriaga presoaren aldeko bi protestatan. Belateko tunelak hilaren 15erako zabaltzea espero duela esan du Luis Zarraluki Sustapen kontseilariak. Gakoa, gaur: Laura Perezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!