Nahiz eta momentuz errealitateak ezeztatzen duen premisa hau, bide horretan sar daiteke Luis María Linde, berak esaten duena egiaztatzen den ala ez jakiteko. Bakarrik berak utziko balu bere soldata kantitate horietan, hots, 645 euro baino gutxiago hilabeteko, diferentziarekin 20 lanpostutatik gora sortuko lirateke Espainiako bankuan bertan.
Behin abiadura hartuta, bankuetako goi mailako kudeatzaileek, ministro eta ministro ohiek, enpresa handien zuzendaritzetan daudenek eta horrelako hainbat eta hainbat pertsonak gauza bera eginen balute langabeziaren arazoaren irtenbideak, ez pausua, jauzia ere emanen luke.
Hau lotsagabeak!