Floren Aoiz: Input-atua, output-atua?

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 6a

Gertatu egin da, jada!. Alea jacta est. Barzina inputazioaren amildegitik behera erori da, espainiar fiskalek salbatzeko asmoa duten arrean. Kasu, ez dut esaten inputaturik izanen denik. Are gutiago noizbait epaitu edota zigortuko dutenik. Baina, aipatu bezala, amildegirik behera doa, gelditzeko aukerarik gabe. Eta UPNkoek nahiz Nafarroan benetan agintzen duten gainontzekoek ederki dakite.

Zaila da zer gertatuko den jakitea, baina Barzina amortizatuta dago. Politikoki larriki zauriturik, esan genezake. Afera da nola baztertu Barzina erregimena arriskuan jarri gabe, baina Nafarroako eskubiak ongi erakutsi digu urteetan zehar lehentasunak argi dituela. Zepoan hanka harrapaturik duen axeriarena eginen dute? Ikusiko. Baina, edonola ere, urrun gelditzen dira, oso urrun, Barzinaren amets handiak!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!